Xedea, ikuskera, balioak

 

XEDEA
Beasaingo La Salle San Jose Ikastetxea, eskola kristaua eta euskalduna da:

  • Gizarte ekimenezkoa, inguruko beharrei eta behardunei erantzuteko kezka duena.
  • Irabazi-asmorik gabe Eskolako Familien Batzordeak administratua.
  • Oinarri pedagogiko sendoa duena, etengabeko berrikuntzan.
  • Prozesuen kudeaketaren bidez eguneroko hobekuntza bultzatzen dueña.

 La Salle Eskoletako Sareari dagokiona:

  • Bere izaeraren arrazoia pertsonak dira, bereziki ahulenak.
  • Hezkuntza elkarteko partaide guztien giza eta kultur hazkuntza garatu nahi du, bereziki ikasleena.
  • Partaide bakoitzak banakoaren irizpidea edukitzea, eta gizartean integraturik gizartea laguntzea da bere erronka.
IKUSKERA
ESKOLA NABARMENGARRIA IZAN NAHI DUGU… honako ezaugarriak dituen heziera egitasmoari esker:

  • Gizakiaren garapen osoa garatuz, bere fede-dimentsioa barne;
  • Heziketa prestakuntza ona, pedagogia proiektu berritzaileak indartuz;
  • Sortzen zaizkigun hezkuntza-beharrei erne egonez eta erantzuna emanez;
  • Beste kulturekiko errespetuz eta begirunez herriko kulturan eta bizitzan txertatuz: euskalduntzea, kulturgintza …

 Gure hezkuntza elkarteari esker, honek:

  • Lasalletar izakeran oinarrituta dago eta EFQM ereduaren bidez kudeaketa egitura sendoa indartzen du.
  • Eskolako erakunde desberdinak (ikasleek, familiak, langileak) barneratzen ditu, guztion arteko inplikazioa eta partaidetza bultzatuz, lan-taldeak sortaraziz, ekintzetan parte hartuz…
  • Fede dimentsioaren garapena finkatzen du eta lasalletar izaera bermatzen du, bertako hainbat kidek Kristau Elkartean esku hartuz.

Eta hau guztia Zuzendaritza Taldearen lidergoarekin burutua, nork Hezkuntza Elkarteko kideen sostenguarekin:

  • Bultzatu, animatu, bateratu, egindako lana aintzat hartuz, baliabideak bateratuko dituena eta beharrei erantzungo diena.
  • Langileen prestakuntza sustatuko duena, bai erakundeekiko alorretan, baita metodologikoetan,     berrikuntza programetan, kalitatezko kudeaketan, teknologia berrietan…
BALIOAK
 
Eskola kristaua izanik, ebanjelioaren balioak hartzen ditugu irizpidetzat.

  • Gure eguneroko zeregina KOHERENTZIAN eta hezkuntza elkartearen kideen arteko KORRELAZIOAN oinarritzen da.
  • Pertsonen arteko BEGIRUNEA bultzatzen dugu, honela elkarrenganako uste ona eta gure “Xedea – Ikuskera – Balioetan“ parte hartzea sustatzen dugu.

Gure harreman profesionalak TALDE-LANEAN oinarritzen dira, honen bidez:

  • Partaidetza eta erantzukizuna suspertzen dugu.
  • Ekimen izpiritua, lana, ahalegina, ardurak hartzea eta etengabeko hobekuntza garatzen ditugu.